140 € ingurutan balioztatutako arropa lapurtu du Garibain

0
2330

Erasoa gaur 11:30 aldera izan da bertako komertzio batean. Lapurra probalekutik dendaren arropa jantzita irten da, arropa hori ezkutuan zuela.

Gaur goizeko 11:30 inguruan gizonezko bat eta emakumezko bat Garibaiko komertzio batera sartu dira.

Komertzioak azaldu digu gizonezkoak praka pare bat eta sudadera bat hartu dituela, eta probalekura sartu dela. Bitartean, “emakumezkoak dendariari galdera bat egin dio, bere arreta dendako beste toki batera desbideratuz”.

“Probaleku barruan zegoela, gizonezkoak dendaren arropei segurtasun txipa kendu die, dendatik irtetean alarmak jo ez zezan”.

Gainera, “dendaren arropa soinean jantzi du, eta gainetik bere arropa jantzi du. Horrela, ezkutuan eraman du dendatik lapurtutako arropa”.

Komertzioak Poliziari dei egin dio, eta Udaltzaingoa dendan izan da datuak hartzen. Susmagarri nagusia Bergarako gazte bat da, ikerketa zabalik dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen