139 lan aurkeztu dira Arrasate literatur lehiaketetara

0
418

Egoera konplikatuan bada ere, gaztetxo ugari animatu dira 33. Arrasate literatur lehiaketetara lanen bat edo beste aurkeztera eta, horrenbestez, oso pozik eta eskertuta gaude. Bejondeiela!

Testua: AED.

Urtero moduan, izan da gehiengo zabal batek hautatu duen generoa eta aurten narrazioa izan da, 89 lan jaso baititugu. Poesiak ere iaz baino gehixeago, 20 lan. Ifrentzua bertso-paperetan eta ilustrazioan eman da, 7 eta 8 jaso ditugulako, hurrenez hurren. Komiki eta mikroipuin lehiaketetan, berriz, iazko kopuruen antzera, 4 eta 11, zehazki.

Hemendik eta ekainaren 4ra arte, epaimahaien eskutan utziko ditugu lanak. Bihoa hemendik gure eskerrik beroenak ikastetxeei, lanak epaitu eta saridunak aukeratzen ere lagunduko digutelako urtero moduan.

Dena ondo, ekainaren 11n egingo dugu sari-banaketa ekitaldia, aurtengo gonbidatua Jon Maia Soria sortzaile “todoterrenoa” izango delarik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen