Aurten lehen aldiz Baserritarren Musakolako Eguna ospatuko da, abenduaren 17an, Ziorlako Alkatetzak iragarri duenez. Gaurkora itzulita, 20 lagun dabiltza bazkaria prestatzen, zerbitzatzen,…
Goiz partean auzoaren lagunek puzgarrietan gozatzeko aukera izan dute, eta aurpegi margoketa ez da falta izan, Herri Eskolaren patioan.

Ondoren, Musakolako Jai Batzordeko lagunek menu goxoa prestatu diete neska-mutilei: makarroiak tomatearekin, solomo patata frijituekin eta Lacturale jogurta. Sukaldari-, zerbitzari- eta bestelako lanetan 20 lagun inguru ibili dira.

Ziorlako alkateak Mikel San Migelek azaldu digun bezala, egun preziatu hau 2013an ospatzen hasi ziren, baina pandemiaren ondorioz, geldialdia izan zuen. Gaur, baina, berreskuratu egin dute, aldarte onean.

“Gazteentzat eurentzat prestaturiko egun bat da, izan ere, eurak dira etorkizuna”, Musakola Bizirik ekimenaren baitan antolatua. Beste ekitaldi bat San Nikolas bolo-boloa izango da, baina tamalez “oraingoz ezin da ziurtatu Ziorla Fest ospatu ahalko denik”.

Hala eta guztiz ere, aurten berritasun garrantzitsu bat izango da Ziorlan: “Baserritarraren Eguna ospatuko dugu abenduaren 17an, Santamasak girotzeko baliogarria izango delakoan”.

Hitzordu berri honetan zer ospatua izango da, zeren eta “trikipoteoa, talo txistorrarekin, herri-bazkaria,… izango dira, eta espero dugu egun potentea egitea”.




