13 urteren ondoren Beste Bat! St. Pauli-Mondrak agur esan du

0
1221

Beheko testua: Beste Bat! St. Pauli-Mondra.

Zoritxarrez, gure azken bileraren ondoren eta 13 urte ondoren, Beste Bat! FCSPren jarreaitzaileen talde ofizial gisa desegiteko erabakia publiko egin nahi dugu, Ekialde Hurbilean azken asteotan izandako gertakari lazgarrien ondorioz sortu den eztabaida dela eta.

Beste Bat! St. Paulik Mondrak erabat arbuiatzen ditu genozidioa, zibilen hilkta sistematikoa eta blokeo krimnala milioika pertsonari botikak, ura, argia eta oinarrizko beste beharrizan batzuk ukatzen ari baitzaizkie, eta Israel hori egiten ari da. Hamasek urriaren 7an egindako atentatu terroristetatik “defendatzeko” duen eskubidea argudiatuz.

FC Sankt Pauli beti izan da klub kontziente bat, baloreekin jarraitu eta animatu duguna. Ez dugu ulertzen giza eskubideen urraketa nabarmenari buruz gaur egun duen jarrera. Horregatik, tristura sakonez beterik egon arren, taldea desegiteko erabakia hartu dugu.

Urte hauetan guztietan lagun asko egin ditugu Beste Bat!en barruan, eta kanpoan, eta oso urrutiko herrialdetan ere bai. Ahaztezinak elkarrekin igarotako uneak, batzarrak, eztabaidak, urteko irteerak, Beste Bat! Eguna, bazkariak eta bidaiak Millerton zelaira, gure kamisetak ezezagunetan ikustea, arrotzek atzerrian agurtzea peñako arropa eramateagatik, gure finantza-ekarpenarekin eta gizarte-lanarekin lagundu eta poztu ahal izatea behar duten kolektiboei eta gizabanakoei…

Gure artetik goizegi joan den eta jada ez dagoen jendea ere ez dugu inoiz ahaztuko, haien omenaldiak eta memoria.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu Beste Bat!era hurbildu diren pertosna eta kolaboratzaile guztiei: Basati, DAT, Iluntz, Taupa, Iturriotz, Sara, Ametsa, Equs, Nebraska, Amaiur, Osorik, Montserrat. Eskerrak eman era jardunaldiak alaitu zituzten musikari guztiei: Los Galerna, McOnak, Señor No, Carne Cruda, Insershow, Sindy Berbenas, Aggressive Combact, Crap, Goian Bego, Libertad Condicional, IxsyRoi, Beste Hiru, eta norbait ahazten bazaigu, barkatu aldez aurretik, asko izan baitira gurekin ibilbide honetan guztian zehar ibili direnak. Kluba, beste zale batzuk ta Sankt Pauliren inguru guztia ere ez ditugu ahaztu nahi, urte ahaztezinak izan bai dira guztiontzat. Kirol, gizarte eta militante arloan ere zorte ona opa diegu.

Benetako ohorea izan da azken unera arte kirol kontziente batean sinesten duten pertsonen eskutik ibiltzea. Beste Bat St. Pauli Mondra desegin da, baina gure konpromiso sozialarekin jarraituko dugu. Borrokak irauten duelako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen