Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen txostenaren arabera atzo PCR testetan 13 positibo berri atzeman ziren arrasatearren artean. Arrasatek kolore gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 970,17koa da.
Debagoienari dagokionez, beste 6 kasu atzeman ziren Aretxabaletan, 2 Antzuolan, 12 gehiago Bergaran, eta beste 3 Oñatin.