Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen txostenaren arabera PCR testetan 13 positibo berri atzeman dira ostiraletik igandera arrasatearren artean: 6 ostiralean, 5 larunbatean eta 2 igandean. Beraz, Arrasatek gune horian jarraitzen du 280,77ko tasarekin.
Debagoienari dagokionez, beste 3 kasu atzeman dira Aretxabaletan, 3 gehiago Bergaran, 1 Eskoriatzan, eta beste 3 Oñatin.