Azken orduetan, 21 adineko pertsona gehiagok gainditu dute Covid-19a Gipuzkoan, eta guztira 127 dira mediku alta jaso dutenak.
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak jakinarazi du, azken orduetan, 21 adineko pertsonek gehiagok gainditu dutela Covid-19a, eta guztira 127 direla mediku alta jaso dutenak. Horien artean Arrasateko Iturbide egoitzan 13 alta eman dira.
Alabaina, azken datuen arabera, hiru lagunek eman dute positibo eta bi zendu dira. Beraz, Gipuzkoako 65 egoitzetako kasu positiboak dituzten 16 egoitzetan, 127 alta daude guztira, 148 heriotza eman dira eta 259 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.