13 informazio batzorde eratu ditu Udalak legealdi berrirako

0
682

Beheko bideoa eta goiko framea: Udala.

Arrasateko Udalbatzak gaur arratsaldean udal berria antolaketari buruzko bilkura egin du. Ildo honetan, Udal-gobernuak berretsi du 13 informazio batzorderekin lan egingo duela:

  1. Auzoen eta OMZ Batzordea (Obrak, zerbitzuak eta mantentze-lanak).
  2. Hirigintza, Trantsizio Ekologikoa eta Mugikortasun Batzordea.
  3. Kultura Batzordea.
  4. Kirol Batzordea.
  5. Ogasun Batzordea.
  6. Langileen Batzordea.
  7. Euskara Batzordea.
  8. Ongizate Batzordea.
  9. Feminismoa eta LGTBIQ+ Batzordea.
  10. Tokiko Ekonomia eta Enplegu Batzordea.
  11. Hezkuntza Batzordea.
  12. Belaunaldienarteko Batzordea.
  13. Bizikidetza Batzordea.

Batzorde bakoitza honako talde politiko hauek eta haien ordezkariek osatuko dute:

  • EH Bilduren udal-taldea: 4 kide.
  • Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ/PNV) udal-taldea: 3 kide.
  • PSE-EEren udal-taldea: kide 1.
  • Elkarrekin Arrasate udal-taldea: kide 1.

Udalaren barne-antolamenduari dagokionez, honako kargu eta izendapen hauek izan dira:

  • Alkatea: Maider Morras Azpiazu.
  • EH Bildu taldeko bozeramailea: Kepa Urteaga Garcia.
  • EAJ-PNV taldeko bozeramailea: Ander Garay Zabaleta.
  • PSE-EE taldeko bozeramailea: Aritz Murua Atxa.
  • Elkarrekin Arrasate taldeko bozeramailea: Eva Abuin Bideburu.

Gainera, korporazioaren ordezkariek kide anitzeko hainbat organotan parte hartzen jarraituko dute. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA: Joseba Ezpeleta, Garazi Etxeberria, Kepa Urteaga eta Jasone Giraldo.
  • SURADESA: Garazi Etxeberria San Miguel eta Kepa Urteaga.
  • GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOA: Kepa Urteaga Garcia.
  • DEBAGOIENEKO LANDA GARAPENEKO ELKARTEA: Garazi Etxeberria San Miguel.
  • ARRASATE MUSIKAL: Andoni Arratibel Garcia, Kepa Urteaga Garcia.
  • EUSKAL FONDOA: Maider Morras Azpiazu.
  • CEI-SAIOAN: Jaime Bengoa Madina.
  • GARAIA BERRIKUNTZA GUNEKO ELKARTE SUSTATZAILEA: Maider Morras Azpiazu.
  • GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK: Joseba Ezpeleta Irizar.
  • ZUBILLAGA HILTEGIA: Kepa Urteaga Garcia.
  • DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA: Maider Morras Azpiazu.
  • GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA: Kepa Urteaga Garcia.
  • LEINTZ BAILARAKO ESKIOLA: Jaime Bengoa Madina.
  • DEBAGOIENA 2030: Maider Morras Azpiazu.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen