13 eta 40 urte arteko bergararrak PCRak egitera deitu ditu Osasun Sailak

0
727

Testa egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar dute bergararrek. Testak gaur (ostirala) eta bihar egingo dira Bergarako Osasun Zentroko Errehabilitazio Zerbitzuan.

Debagoieneko ESItik ekimen hau kokatu dute “Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan”.

Bi erakunde hauek bergararren “lankidetza eskatzen dute: 13 eta 40 urte bitarteko bergararrei PCR proba egitera joateko eskatzen” diete.

PCR probak Bergarako Osasun Zentroko Errehabilitazio Zerbitzuan egingo dira, gaur (urriak 30) arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta bihar urriaren 31n goiz eta arratsaldez. Proba egiteko, “aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, telefono honetara deituz”:

  • Bergarako osasun zentroa: 943 03 54 00
  • Osasun-aholkuan:900 20 30 50

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira. “Screeninga dela eta egindako PCR probari buruzko informazioa pazienteentzat: Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu”:

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.
  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).
  • Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.
  • PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete “COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentrora deitzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen