13 eta 40 urte arteko arrasatearrak deitu ditu PCRak egitera Osakidetzak

1
5410

Horretarako herritar horiek aurretiazko hitzordua eskatu ahalko dute gaurtik (asteartetik) 16:00etatik aurrera, 943 03 52 50 edo 900 20 30 50 telefonoan.

Osakidetzak baheketa egingo du asteazkenetik (bihartik) aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez.

Aurretiazko hitzordua eskatzeko, Arrasateko Osasun Zentrora (943 03 52 50) edo Batzorde Sanitariora (900 20 30 50) deitu beharko dute herritarrek.

Osasun Sailak baheketa egitea erabaki du Arrasaten 100.000 biztanleko eragina 1.740koa baita, eta azken 14 egunetan oso altu mantendu da. Atzo adibidez 19 positibo gehiago izan ziren.

PCR probak Arrasateko Ospitaleko arrosa edo salmoi koloreko eraikinaren beheko solairuan egingo dira (goiko argazkian lekua ageri da), hau da, Kanpo Kontsulten sailean.

Bihar (asteazkena) hasiko dira PCRak egiten eta ostiralean amaituko dituzte. Beraz, bi eguneko iraupena izango du baheketak. PCRak eguerdiko 15.30etik gaueko 20.00etara egingo dira.

Arrasateko ikastetxeetako ikasleek ez dute hitzordurik eskatu beharko, baheketako arduradunek ikastetxeekin batera antolatuko baitituzte ikasleen PCR testak.

Osasun Sailak, Osakidetzak eta Arrasateko Udalak baheketan parte hartzera dei egiten dute, eta kokatu dute “zaintza- eta kontrol-lanen barruan. Herritarren lankidetza eskatzen” dute.

Udalak gehitu du “erantzukizun osoz jokatzeko garaia dela, orain arte egin eran. Hain erraz kutsatzen den Covid-19ari guztiok batera eta era amankomun eta kolaboratiboan soilik egin diezaiokegu aurre. Banakoaren osasuna zainduz, guztiona babesten dugu”.

Antolatzaileek iragarri dutenez “emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira“. Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei gogorarazten diete “COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero – besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera – beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko”.

Iruzkin 1

  1. Arrasateko udala Beti berandu. Hau udalaren inefikatzia era inoperantzia garbitzeko marketing kampaina hutsa da. Bere garaian hainbat herritarrek tabernen aforo era praxis txarra salatu genuen Udalan, era udalak ez sigue inungo. Jaramonik egin. 1725 kasu 100000.biztanleko hau bere garaian udalaren negligentziaren ondorio bat besterik ez da. Gatxena da inork ez duela ez dimititu era inork es duela inungo azalpenik emun

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen