125. urteurreneko Batzar Nagusia egin du San Felipe Elkarlaguntzak

0
687

Gaur goizean San Felipe Elkarlaguntzak bere Ohiko Batzar Orokorra egin du Juan Arzamendi Musika Etxean, lehenengo deialdian goizeko 10: 00etan eta bigarren deialdian 10: 30ean. San Felipe Elkarlaguntzako Elkartea Erregimen Berezia eta aseguru-jarduerarik egin ez dezan Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde (BGAE) bat da. Elkarte arrasatearra 1898ko apirilaren 14an eratu zuten eta egun 11.596 bazkide ditu.

Hau izan da Ohiko Batzar Orokorraren gai-zerrenda:

1. Bileraren akta onartzeko 2 bazkide hautatzea
2. 2022ko kudeaketa-txostena
3. 2022ko urteko kontuak irakurtzea eta onartzea
4. 2022ko txosten aktuariala
5. Auditoreekin egindako hitzarmena onartzea
6. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua 2023rako
7. 2024 urterako kuotak eta Diru-sarrerak zehaztea
8. Prestazio ekonomikoaren definizioa eta prestazioengatiko gehieneko zenbatekoak zehaztea
9. Gobernu Batzordeko karguak berritzea
10. Galderak eta eskaerak


Batzar nagusiaren amaieran ospakizun berezia egin da elkartearen 125. urteurrena dela eta. Arrasateko Udalaren ordezkari talde baten bisita jaso dute, “San Felipe Elkarlaguntzak egiten duen lana eskertzeko.” Ekitaldiari amaiera emateko, Parrokiako Koruak abestu du, elkartearen sorreratik bere hiletetan parte hartu duena. Parrokiako Abesbatzak lau kanta abestu ditu, tartean ‘Aita Gurea’, ospakizunari amaiera emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen