5. postuan doa Iñigo Alzola lasterketa bertikalen estatu mailako kopan

0
538

Lasterkari arrasatearrak Sierra Nevadako proba latzean 12. helmugaratzea lortu du. Lasterketa hau 4’8 kilometro luze da eta 1.050 metroko desnibel positiboa dauka.

Argazkia: Iñigo Alzola – Twitter / Testua: Mondraberri.

Sierra Nevada mendiko lasterketa bertikalen gunea izan da asteburuan. Izan ere, Espainiako Kluben Txapelketa eta Andaluziako Txapelketa izateaz gain, Nazioarteko Skyrunning Federazioak (ISF) 2021 Zirkuitu bertikalaren egutegi berriaren barruan dago. Espainiako Kopan 5. doan Iñigo Alzola atzoko lasterketan 12. postuan helmugaratu zen. Euskal Mendiko Federazioaren taldearekin parte hartzen du.

Sierra Nevadako proba lurraldeko altuenetako bat da, eta Pico Veleta gailur enblematikotik 3.150 metroraino igotzen da. Alpino Benalmádena Klubak antolatutako Kilometro bertikalak 4,8 kilometro luze da, 1.050 metroko desnibel positiboarekin; beraz, proba zorrotza da, ISFren open nazioarteko zirkuituan sartzeko balio izan duten ezaugarriak dituena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen