12 positibo berri atzeman dira aurreko astelehenetik atzo (domeka) arte. Arrasaten egungo tasa 90,57koa da. Eskualdeko beste herrietan honakoak izan dira datuak: Aretxabaletan 0 (14,12), Eskoriatzan 2 (73,12), Leintz Gatzaga 2 (854,70), Bergara 10 (99,76) eta Oñati 7 (130,80).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azken orduetan jakitera eman dituen datuen arabera, Bizkaia alerta horian jarri dute koronabirusagatik. Gipuzkoako egoerak ez du hobera egiten, aurreko astean baino intzidentzia-tasa metatu handiagoa baitu, eta alerta horian jarraitzen du. Horrela, gaur egun kutsatzeko arrisku baxuan jarraitzen duen lurralde bakarra Araba da.
Bizkaian, Ondarroa laranjan dago eta Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Galdakao, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran horian. Bestalde, Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella eta Zalla berdeguneetan daude. Lurraldea alerta horira igaro da 100.000 biztanleko 14 egunetan 60,92 positiboko tasa erregistratu ondoren.
Gipuzkoak 73,15eko intzidentzia-tasa metatua du 14 egunetan. Urnieta alerta gorenean dago koronabirusagatik, eta Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Elgoibar, Lazkao, Mutriku, Oñati, Tolosa, Urretxu eta Zarautz horian daude. Andoain, Aretxabaleta, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Usurbil, Zumaia eta Zumarraga, berriz, berdez daude.
Normala 12 positibo egotia. Maritxutako eta hurrengo zapatuko parranda eta alkol festak hori ekartzen dau.
Lana eizu ganoraz eta ostien etxien sartu eta ez zaitte urten.