12 positibo atzeman dira Iturbiden, iazko udatik lehenak

1
1452

Ostiraletik denera 12 kasu berri atzeman dira Arrasateko egoitzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak orain gutxi azaldu duenez.

“Kopuru hori ostiraletik gaur arte Iturbiden izandako positibo guztiei dagokie”. Horren ondorioz “bisitak eta irteerak bertan behar geratu dira”.

Aldunditik azaldu dute “egoiliarrek 3. dosia jasoa dutela eta beraz oraingo sintomak txertoak hartu baino lehenagokoen aldean, arinagoak dira”.

“Momentuz behintzat ez da inor ospitalera eraman behar izan, eta espero dugu horrela jarraitzea”.

Aldundiak azpimarratu du langileek txertoak jasotzeaz gain “listu bidezko PCRak egiten dituztela bi astean behin”. Gehitu duen bezala, “egoitza dagoen herriko kutsatzeak ugaritzen direnean, horrek tamalez egoitzan ere eragina izaten du”.

Albistea osatzen gabiltza

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen