“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 2. edizioa martxan jarri da

0
565

Jasaten ari garen pandemia epidemiologikoaren ondorioz,indarrean zegoen dekretuak aldaketa batzuk izan ditu eta eskola kirolean ere eragina izan du, hala nola, asteburuetako ekintzak bertan behera gelditu dira, printzipioz, urtarrilaren 28rarte. Astean zeharreko saioak aldiz baimenduta daude eta ikastetxe bakoitzak ezartzen dituen protokoloak jarraituz, astelehenean hasi ginen eskola kiroleko saioekin.

Asteburuetako ekintzak bertan behera gelditu direla aprobetxatuz eta aurreko ikasturteko arrakasta ikusita, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 2. edizioa martxan jarri da. Antzerako formatua izango du baina aldaketa batzuk izango ditu.

Ekimenak honetan datza: Aurten Euskal Herriko mendi ezberdinak ezagutu nahi ditugu eta erronka, familian erabakitzen dituzuen 12 tontor igotzea izango da. Tontorrak Euskal Herrikoak izan beharko dira (iazkoak errepikatzea ere balio du) eta LEK-eko kamiseta jantzita eta eskuetan mendiaren izena eta garaiera adierazten duen kartel bat duzuelarik, mendi tontor hauetatik (gurutzea, buzoia edo bertan dagoen bereizgarria ere ikusteko moduan) argazkia bidali beharko diguzue koordinatzaileoi (emailez edo whatsappez). Jasotzen ditugun guztiekin bilduma sortu eta ikusgai izango duzue / Consiste en subir 12 montes de Euskal Herria  que decidáis en familia y mandarnos una foto (a los/as coordinadores/as) desde la cumbre con la camiseta de LEK y un cartel donde se pueda ver el nombre y la altura de dicho monte. Además, conviene enseñar la cruz, buzón o cualquier estandarte que se encuentra en la cima. Crearemos un álbum con todas las fotos recibidas.

Hemendik eta maiatzaren 22ra arte12 tontor igotzea lortzen duten ikasleek, beraien argazkiekin osatutako diplomaz gain, mendiarekin erlazioa duen opari bat jasoko dute zuzenean (ekainaren hasieran banatuko dira). 6 tontor igotzea lortzen dutenek aldiz, ikasturte amaieran burutuko dugun oparien zozketan sartuko dira. / Los/as alumnos/as que consigan subir a 12 montes, además de recibir un diploma personalizado, recibirán un regalo relacionado con el montañismo (se les repartirá en junio) y los/as que suban a 6 montes, entrarán en el sorteo de varios regalos para seguir disfrutando de esta actividad: “Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 22ra artekoa dela.Los coordinadores llevaremos el seguimiento de cada alumno/a. Disponéis hasta el 22 de mayo para completar los 12 montes y enviar las fotos a los/as coordinadores del centro escolar. Animatu eta osasuntsu bizi!“.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen