“12.500 herritarrek eman dute izena, eta izen-ematea zabalik jarraitzen du”

6
3685

Osasun-zerbitzuek 24.000 pertsona deitzen dituzte PCRak egitera. Izena emateko telefonoek zabalik jarraitzen dute. Baheketak helburu ditu Arrasateko “fokoa eta asintomatikoak atzematea”.

“Intzidentzia altua eta transmisio komunitarioa dituzte Arrasatek eta Aramaiok. Azken egunetan intzidentzia jaisten dabil poliki, baina ez dugu atzeman foko argi bat edo batzuk”.

Ondorioz Osasun-zerbitzuek 24.000 pertsona deitzen dituzte PCRak egitera: Arrasaten eta Aramaion bizi diren 6 urtetik gorako pertsona guztiak”.

“Herritar asko eta asko deika dabiltza, eta ondorioz ordutegia luzatu da: goizeko 10.00etatik arratsaldeko 20.30era. Oraindik hitzordua har daiteke datozen egunetan PCRa egiteko”. Izena emateko:

  • Covid informazioko telefonoan
  • Osasun Kontseiluko telefonoan: 900 20 30 50
  • Arrasateko Osasun zentrokoan: 943 03 52 50
  • Arrasateko Anbulatorioan

Ikasleei dei berezi bat egin diete “positibo ugari eskolako adinean atzeman ditugulako. Gutxi gorabehera 5.500 ikasleri PCRa egingo diegu”.

Horiek guztiak “honezkero hitzordua daukate, eta besteek hitzordua eskatu behar dute telefono bidez: Covid informaziokoa, Osasun Kontseilukoa edo Arrasateko Osasun zentrokoa”.

Gaur eguerdira arte “500 PCR inguru egin ditugu, eta izena eman duten herritarrak (arrasatearrak eta aramaiorrak) 12.500 inguru dira”.

Osasun-ordezkariek azpimarratu dute PCRa egitea oso garrantzitsua dela “gure adineko pertsonak babesteko, ostalaritza eta beste negozio batzuk berrirekitzeko eta Gabonak lasaiagoak izateko”. Halaber, dei egin dute herritarrek segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartzera.

Horregatik, Osasun-zerbitzuek dei egiten dute “ahalik eta jende gehienak izena ematera, aste oso batean denbora nahiko egongo da guztiei PCRak egiteko”.

Intzidentzia altuak “ez du eragin maila bereko ospitalizazio-tasa Arrasateko Ospitalean, hau da, ez daude pertsona asko eta asko ingresaturik hemengo erietxean.

Baheketan osasun-zerbitzuetako 12 zerbitzu lanean dabiltza. Horiei gehitu behar zaizkie administrariak eta zuzenean horretan lan ez dabiltzanak. Baheketan 20 pertsona lanean dabiltza, baina atzean pertsona gehiagok ere lanea ari dira. Esfortzu sanitarioa ikaragarria da, eta eskatzen dugu herritarren erantzuna ere halakoa izatea”.

Adierazpen hauek egin ditu, besteak beste, Edurne Marañonek (Arrasateko Lehen Arretako Unitatearen arduraduna) eta Jose Ramon Bardeci aztarnariak.

Albistea osatzen gabiltza

6 IRUZKIN

  1. Jendea PCRa egitera joaten ez bada eta hemendik pare bat astera kontagioek berdin jarraitzen badute, ez gaitezen orduan kexatu konfinatzen bagaituzte edo tabernak itxita jarraitzen badute.

    Gure esku dago. Danok probak egitera! Gero kexatzeak ez du balioko.

  2. PCR froga horiek fidagarriak Arguiñano? Asmatzaileak esan zuen birusik detektatzeko ez zuela balio. Gainera ez dute zehazten Covid 19, beste coronavirusak, katarro arrun baten birusak…
    Positibo faltsuak ere ugariak dira, zer jakin nahi dute froga hori eskatu dutenak?

  3. Fidagarriagoa izango da ez joatea???
    Jarrera horrekin ziur ez dugula hobera egiten!!!
    Eskerrik asko besteetaz arduratzeagatik eta hain eskuzabala izatearren.

    • Errespetu danakin Sortu Hondo… Nun dau ba edukaziño faltie? Jendie hiltzen dabil, ostalaritza itxita, jendea sufritzen…ta hire proposamena zein da? Ez dakit zein dan ba edukaziño faltia, PCR-iak egitera animatzia ala dana kritikatzia ezebe in barik, gure nagusiak hiltzen dabitzien bitartien…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen