Udalatx mendi inguruko zenbait lur publiko eta pribatu desjabetzeko, atzo espainiar Gobernuak okupazioaren aurretiko aktak egin zituen, Abiadura Handiko Trena delakoaren obrak egiten jarraitzeko.
Argazkia: MB artxiboa.
Espainiar Gobernuaren EAEko Ordezkariordetzaren arabera, obra horiek “guztion interesen aldekoak” dira.
Estatuak nahitaez desjabeturiko lur horietatik gehienak lur publikoak dira, zehazki 4.656 metro koadro, Aldundiak kudeatu dituenak.
Goian aipatutako 12.395 metro koadro horietatik, 5.004 metro koadro behin-behin desjabetu dituzte, eta lur gehienak (7.391 metro koadro) behin betiko .
Ze pena benetan.