Elkarrekin Podemos-IU alderdiko hautagaiak Arrasateko Seber Altube plazan izan dira gaur, eta alderdiko hainbat kidek parte hartu dute. Ekitaldian zehar, ezkerreko botoaren garrantzia azpimarratu dute alderdiko kideek, eskuineko mugimenduak geldiarazteko, eta boto horrek politika sozialak eta feministak defendatzeko duen garrantzia azpimarratu dute: “Bi alternatiba baino ez daude, eta alternatiba horren alde borrokatu nahi badugu, Elkarrekin Podemos-IU da aukera bakarra”.
Bertan Elkarrekin Podemos-IUeko lehendakarigaia Miren Gorrotxategi izan da, baita Jon Hernandez Legebiltzarrerako hautagaia ere, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua eta Pilar Garrido Podemos-Ahal Duguren koodinatzaile orokorra.
Euskadiko alderdi moreak hiru ezkertiarren batasunaren aldeko apustua egin du gobernua osatzeko, “Hiruko ezkertiar batek zailtasunak ditu, baina ez gaindiezinak”. Gainera, Miren Gorrotxategik politika sozialak ezartzearen aldeko apustua egin du, “Pandemiak arlo soziosanitarioan inbertitzeko beharra gogorarazi digulako”.
Hautagai morearen arabera, Urkulluren euskal abertzaleei Madrilen “Vox eta PPren besoetara botatzea” baino ez zaie geratuko, Madrilen koalizio gobernua hausten badute.