11’6 milioiko Aurrekontua onartu du Mankomunitateak, oposizioa abstenituta

0
618
Debagoieneko
cof

Beraz, %18 handiagoak izango dira 2021eko Aurrekontuak aurtengoekin alderatuta. EH Bilduko eta Leintz-Gatzagako ordezkariek alde bozkatu dute.

Argazkia: Mankomunitatea, artxibokoa.

11.632.992,12 euroko aurrekontua izango du Debagoieneko Mankomunitateak 2021ean, hots, aurtengoa baino %18 handiagoa.

Hala ere, udalek Mankomunitateari egin beharreko ekarpena %2,3 txikiagoa izango da. “Udalek egoera ekonomiko zaila bizi dutela jakitun, Debagoieneko Mankomunitatean saiakera berezia egin da udalek egin beharreko ekarpenak ez handitzeko”, adierazi dute eskualde-erakundetik.

Ekarpenei dagokienez, EH Bilduko gobernu-taldeak landutako aurrekontu proposamenari ekarpen bakarra egin zaio: “Leintz-Gatzagako ordezkariak eskualde sarreretako panelak berritzeko eskaera egin du, eta proposamena onartuta, 2021erako aurrekontuan sartu da”. 

Antzuola, Bergara, Elgeta eta Oñatiko EH Bilduko ordezkariek aurrekontuaren alde bozkatu dute, eta baita Leintz-Gatzagako ordezkari independenteak. Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ordezkariak abstenitu egin dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen