11 positibo atzeman dituzte Iturbide egoitzan

0
1182

Positibo eman duen pazienteetako bat hil egin da.

Argazkia: MB artxiboa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakitera eman duenez Iturbide nagusien egoitzan 11 positibo berri atzeman dira. Zoritxarrez, positibo eman duen pazienteetako bat hil egin da. Bestalde, Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan 2 positibo berri atzeman dira eta beste 8k alta medikoa jaso dute. Bergarako Mizpirualde egoitzaren kasuan 8 positibo berri aurkitu dira, eta guztira 10 positibo aktibo daude. Hala ere, 3 egoliar sendatu dira.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen