11 elkarte Kulturolan ekipa daitezen, Udalak 17.500 € bideratuko ditu

0
262

Laguntza jasoko dute Trikitixa Eskolak, Txorbelak, Portaloik, SUDC-ek, Sambamañak, Margo taldeak, Dokek, Txikitxu-Arrostaitzek, Santamas Komisiñuak, Udalaxpek eta Loixek. “Laguntzaren muga inbertsioaren % 80 da, eta gehienez 2.000 €”.

Taula: Udala / Argazkia: MB artxiboa.

Kulturolako hamaika eragileri, Arrasateko irabazi asmorik gabeko hamaika elkarteri, ekipamendua erosi ahal izateko dirulaguntzak emango dizkie Udalak.

“30.000 euroko diru-partida gorde zuen 2022ko aurrekontuetan funts horretarako – adierazi du Udalak – eta izandako eskaerak aintzakotzat hartuta, 17.550 euro bideratu ditu”.

Laguntza jasotzekoak dira Txorbela Otxotea, Portaloi elkartea, Trikitixa Eskola, SUDC, Sambamaña batukada taldea, Margo taldea, Doke antzerki taldea, Txikitxu-Arrostaiz dantza taldea, Santamas komisiñua, Udalaxpe txistulari taldea eta Loixe zeramika elkartea.

Honakoak dira kopuruak:

Diru-laguntzaren “%80 banatuko da laguntza onartu eta epe laburrean; gainerako %20 dirulaguntzaren justifikazioa egin ostean”. Elkarteek dirulaguntzaren justifikazioa egiteko epea “2023ko urtarrilaren 15 artekoa izango da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen