Denboraleak 108 km/h-ko haizea sortu eta Udalatx gailurra zuritu du

0
1018

Gipuzkoan eta Bizkaian alerta laranja aktibatuko da gaur eguerdian, eta Arrasateko herriko punturik altuena neurri batean zurituta ageri da.

Euskalmet agentziak Arrasaten goizaldeko 01:40ean erregistratu du ipar-mendebaldeko haizerik zakarrena, 108’3 km/h-koa hain zuzen.

Gainera, tenperatura hotzekin jarraitzen dugu, eta gaur merkurioa 4’9º zentigradora jaitsi da, goizeko 07:10ean zehazki.

Euria ere goitik behera ari du, baita txingorra batzuetan ere, eta abisu horia aktibatuta dago. Eguerditik aurrera abisu laranja aktibatzekoa da “prezipitazio iraunkorragatik”.

Euskalmetek iragarri duenez “gaur ere euri, haize eta hotzarekin igaroko dugu eguna. Zaparradak etengabe egingo ditu egun osoan”.

“Noizbehinka zaparradak ekaitzekin eta txingorrarekin egin ditzake. Elur-kota 800-1000 metro inguruan kokatuko da”.

Beraz, gomendatzen da, kalera irtetean arropa zein oinetako beroak eta euriaren aurkakoak erabiltzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen