Osakidetza aztertzen dabil pertsona hauek autotik jaitsi barik txertoa jaso ahal izatea. Edonola ere, Osasun sailburuak iragarri du Osakidetza familiekin kontaktuan jarriko dela, txertaketaren eguna eta ordu zehazteko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilariak, Gotzone Sagarduik, gaur goizean prentsaurrekoa eman du.
Iragarri duenez, 24 tokitan jarriko zaizkie txertoa 100 urtetik gorako herritarrei, besteak beste, Debagoieneko Ospitalean.
Osakidetzak aurki esperimentu bat hasiko du hiru erietxetan (Gasteizen, Donostian eta Mungian) pertsona nagusi horiek, kotxetik jaitsi barik, txerto jaso ahal dezaten.
Sagardui kontseilariak adierazi du aurreikusten dutela 100 urtetik gora pertsonak, senide batek lagundurik, ospitaleetara, anbulategietara edo ‘bakunautoa’ dauden beste tokietara bertaratzea.
Sailburuak azaldu duenez, familiek ez dute osasun zentrora deitu behar, izan ere, Osakidetza eurekin harremanetan jarriko da, hitzordua zehazteko.
Txertaketa hau hasiko da, aurreikuspenen arabera, Osakidetzako lehen lerroko langileen txertaketa amaitutzat ematean.
Gaur jakinarazitako datuen arabera, Osakidetzak bere esku dituen dosi guztien %59’8a jarri du Euskadiko Autonomia Erkidegoan. 195.560 dosietatik 117.098 dosi.