Ate Irekien jardunaldia izan zen Elorregiko instalazioetan atzo (domeka). Boluntarioek BBB tailer txikiak eta ibilgailuak erakutsi zizkieten lagun ugariri.
Argazkiak: Gurutze Gorria.
Eskualdeko Gurutze Gorriak baloratu du “Debagoienean egiten ditugun jarduerekiko interesa agertu zuten 100 pertsona inguru hurbildu zirela”.
Eguraldia lagun, aurreikusitakoa baino “jende gehiago izan genuen”, eta pertsona hauek guztiek “aukera izan zuten BBB tailer txikiak egiteko eta ditugun ibilgailuak (anbulantziak, erreskate-ibilgailuak, garraio egokituko ibilgailuak) gertutik ikusteko”.

Gainera, “jardueretan parte hartzen duten boluntarioekin hurbildik hitz egin ahal” izan zuten. Era berean, “haurrek jolasteko aukera izan zuten”.
“Gure instalazioa ikustera gonbidatu genituen bazkideak ere, eta “detailetxo” txiki bat jaso zuten”. Azkenik, Gurutze Gorriak gogorarazi du “Urrezko Loteria salgai dugula”.
