100 adineko lagun inguru batu dira San Isidroko irteera inklusiboan

0
812

San Isidro egunaren baitan, jubilatuek irteera inklusiboa egin dute. 100 jubilatu inguru, 11:30etan irten dira Musakolako Petsona Nagusien Eguneko Zentrotik eta San Isidro eliza bisitatu dute. Irteera, Arrasateko ikasleekin, ANAKONekin, senideekin eta zentroko langileekin batera egin dute eta euri zaparrada mardula bota du San Isidrora bidean, gero atertzera egin duen arren.

Ondoren, Maider Morras, Arrasateko alkatearekin eta Gizarte Ongizateko zinegotziak hitzaldia egin dute, eguneko zentroko erabiltzaileei eta langileeei omenaldia egin diete. Azkenik, adineko pertsonendako musika ekitaldia eta lunch-a ere izan dute San Isidroko karpan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen