100 ibilgailu parte hartzen ari dira Red Dragonsen topaketan

0
895

Red Dragons elkartea ‘Gurpilen gaineko bitxiak’ IV. kontzentrazio solidarioa egin ari da gaur, igandea. Red Dragonsek kontzentzarioa egin du hiru urteren ondoren. Topaketa Arizmendiarrieta plazan (Laubide) hasi da goizeko 9:00etan izen-ematea irekitzearekin. Kontzentrazioan, elikagai ez-galkorrak bilduko dira Elikagaien Bankurako.

Aurten 100 ibilgailuk hartu dute parte kontzentrazioan, guztiak 25 urte baino gehiagokoak. Parte hartzen ari diren autoen artean mota askotako modeloak daude. Ibilgailuak Arizmendiarrieta plazan izan dira eguerdiko 12:00ak arte, eta orduan hasi da ibilbidea. Oñatin pintxo bat jateko gelditu dira.

Ekintza gehiago arratsaldean

Eguerdiko 14:00etan Extremadurako Kultur Etxean bazkaltzeko bilduko dira parte hartzaileak. Arratsaldeko 16:00etan, Arizmendiarrieta plazan, istripuaren simulazioa egingo dute suhiltzaileen eta DYAren laguntzarekin. Ondoren, errepidean hildakoei omenaldia egingo diete, eta, amaitzeko, sari banaketa eta oparien zozketa egingo dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen