100 ganadu-buru inguru hartuko ditu Kurtzetxikik aurten

0
863

Arrasateko 7 abeltzainek izango dute euren ganadua Kurtzetxikin, 2021ean bezala: 29 behi eta behor eta 65 ardi larratuko dira.

Argazkia: Mankomunitatea.

Udaletxearen helburuak dira larrean ibiltzea “mendiaren kontserbazioarekin eta mendia hobetzearekin” bateragarria den eran.

Jarduera hori bete behar da “Gipuzkoako lurraldearen mendiei eta ganadu kudeaketari buruz ezarrita dauden neurriak jarraituz eta lehen sektorea sustatuz”.

Arrasateko Udaletxeak, herriko ingurumen naturala “mantendu eta sustatzeko duen konpromisoa” berretsiz, Kurtzetxiki mendiko udal-titulartasuna duten lursailak larratzeko 2022ko baimenak eman berri ditu. Guztira ia 100 ganadu-buru larratuko dira.

Udaletxeak Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin elkarlanean aztertu du “zein den abelburu kopuru egokiena Kurtzetxikiko larreak modu jasangarrian aprobetxatzeko”.

Gehieneko kopurua hurrengoa litzateke: apirilaren 1etik urriaren 31ra 25-30 buru larri (behiak eta behorrak) eta azaroaren 1etik abenduaren 31ra 120 buruko artaldea. Aurten, Arrasateko 7 abeltzainek izango dute euren ganadua Kurtzetxikin, 2021ean bezala:

  • Sabino Llodiok apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behor.
  • Juan Jose Iturbek azaroaren 1etik abenduaren 31ra 65 ardi.
  • Aitor Murgoitiok apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi.
  • Aitor Aranak apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi.
  • Jesus Garaik apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi.
  • J.M. Plazaolak apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 5 behi/behor.
  • Maria Pilar Ibabek apirilaren 1etik urriaren 31 bitarte 4 behi.

Guztira 94 abelburu: 29 behi eta behor eta 65 ardi. Udaletxeak adierazi duenez, “oso aberasgarria da udal-larreen kudeaketan abeltzainekin elkarlanean jardutea, izan ere, lehen sektorearen partaidetza ezinbestekoa da gure ingurunearen zaintzan eta gure mendien mantenuan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen