HORTAZ GAIN 15 ERIZAIN BEHAR DIRA. Erizain langileek Arrasate eta inguruetan Aita Mennik dituen guneetan jardungo dute. 115 lan-kontratuak aldi baterako dira baina luzatu daitezke.
Arrasaten eta inguruko instalazioetan lan egiteko. Erizain langileek egin ohi dituzten lanak egiteko Ospitaleko unitate psikiatrikoetan, psikogeriatrikoetan eta geriatrikoetan.
Aita Menni Ospitaleak 100 lanpostu eskaintzen ditu, opor sasoiko beharrak betetzeko. Lanaldi osoa, hiru txandatan banatuta. Beharrezko baldintzak: Erizain Laguntzaile Zainketan, Arreta Soziosanitarioan edo/eta Gizarte Integrazioan teknikari titulua izatea.
Aldi baterako lan-kontratua, gutxienez 3 hilabeterako eta luzagarria. Txanden ordutegia: 8.00etatik 15.00etara, 15.00etatik 22.00etara eta 22.00etatik 8.00etara. Gutxi gorabeherako soldata gordina hilabeteko: 1.000 eta 1.700 € artean. Berehala lanean hasteko. Lan-eskaintza hauen kodea Lanbiden: 162020003508.
Hortaz gain, 15 erizain behar dira, Erizaintza kategoria profesionalak zehaztutako funtzioak eta lanak betetzeko, baita lan-unitateak exijitutako lan propioak ere. Lanaldi osoa, hiru txandatan banaturik: 8.00etatik 15.00etara, 15.00etatik 22.00etara eta 22.00etatik 8.00etara.
6 hilabeterako lan-kontratua, baina luzagarria. Ezinbesteko baldintza: Erizaintzan gradua edo diplomatua. Lan-eskaintza hauen kodea Lanbiden: 162020003474.