Errastiko jatetxeko sukaldariek menu espeziala prestatu zuten halako egun berezia ospatzeko. Lehenik, Teodoro Palomares eta María Pilar Íñiguez de Ciriano dantzariek tango erakustaldi dotorea eskaini zuten zuzenean. Eta ondoren, Elisa Di Pietro eta Josean García opera abeslariek kantu saio gogoangarria egin zuten Erreastiko jatetxean, Joseba Caudaudap pianojolearen kolaborazioarekin.
Testua eta argazkiak: Ibai-Arte.
Joan den ostiralean, otsailak 14, Ibai-Arte dendarien elkarteak afari ederra antolatu zuen Bedoñako Errastiko jatetxean San Balendin eguna ospatzeko. Ehun pertsonatik gora bildu ziren bertan, elkarteko partaide eta bezeroz osatutako lagunartean. Errastiko jatetxeko sukaldariek menu espeziala prestatu zuten halako egun berezia ospatzeko.
Hiru plater sarrera gisa: foie mahaspasa desioaren sagar-saltsarekin, gula maitekorren entsalada epela, eta urdaiazpiko kroketak errespetu handiz.

Ondoren, gonbidatuek bost plater hauen artean aukeratu ahal izan zuten: sorpresa eta detailez betetako bakailao gainerrea, lubina plantxan eta berdintasunean, txipiroiak elkarrenganako konfiantza tintan, entrekota plantxan maitasun handiz, txahal-masailak bere zukuan sakelako telefonoa itzalita, edo ahate konfita goxotasun itzelaz. Azkenik, bi proposamen zeuden postrea aukeratzeko: txokolatezko koulanta pasioaren marrubi saltsarekin, edota zelorik gabeko flana izozkiarekin.
Afari ederra dastatu zuten bertaratutakoek, bederatzietatik gauerdia pasatu arte luzatu zena. Giro aparta sortu zen, ez bait zen kategoriako ikuskizunik falta izan.
Lehenik, Teodoro Palomares eta María Pilar Íñiguez de Ciriano dantzariek tango erakustaldi dotorea eskaini zuten zuzenean. Eta ondoren, Elisa Di Pietro eta Josean García opera abeslariek kantu saio gogoangarria egin zuten Erreastiko jatetxean, Joseba Caudaudap pianojolearen kolaborazioarekin. Entzutekoak izan ziren dantzari eta musikariei emandako txalo-zaparradak!

Ibai-Arte elkarteari esker, beraz, ehun arrasatearrek San Balendin ahaztezina bizi izan zuten. Elkarteko arduradunen ustetan, “adin ezberdinetako hainbeste mondragoetar elkarrekin afaltzera biltzeak badu meritua, hau ere bada herrigintza”.