Villa Amparo inguruko hainbat platanondo akabatu dituzte obrek gaur goizean, Gipuzkoa etorbidearen ondoan. Moyua Construcciones enpresak baieztatu digu obrak hasi dituztela, Udalak eskatuta.

Guztira, lehen egunean, 35 arbola akabatu dituzte, hau da, Villa Amparo inguruko ia guztiak. Udalak aurtengo ekainean azaldu duenez, egitasmo orokor honek ondorengo helburuak ditu:
- Maiatzak 1 – Maala bidegorri zatia egitea
- Garibaiko bus geralekuen itxura berritzea
- Bizikletentzako eta motorrentzako aparkalekuak egitea
- Taxien gunea berritzea
- Biteri-Maala zatia soilik oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitzea
- Grupo San Juaneko Alfonso X plaza peatonalizatzea
- San Bixente Ferrer kalean (erreka ondoan) peatonalizazioa eta egonlekua egitea
- Biteriren estatua Biteriko berdegune batera eramatea
Albistea osatzen gabiltza
Eta gero zer? bidegorriak nundik jarraituko du? Espero San Andresen egin duten antzeko zerbait egitea, bidegorria eta trafikoaren arteko konbibentzia bermatzea alegia, eta ez trafiko guztia Gelma auzoan zehar sartzea. Hori astakeria bat izango litzateke oinezko eta kotxea erabiltzen dutenentzat