10 positibo atzeman dira Arrasaten ostiraletik igandera, eta tasa 276,24koa da

0
491

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, tasa 276,24ra jaitsi da Arrasaten, ostiraletik igandera arte 10 positibo atzeman ostean. Ostiralean 5 kasu berri atzeman zituzten, larunbatean 3 eta igandean 2. Beraz, Arrasate gune horian dago.

Debagoienari dagokionez, beste 9 kasu atzeman dira: Aretxabaletan kasu 1 aurkitu da (423,73), 4 Bergaran (212,82), 2 Eskoriatzan (511,82) eta beste 2 Oñatin (540,63). Aramaion (270,27), Antzuolan (137,68) eta Leintz-Gatzagan (0) ez da positibo berririk atzeman.

Gaurko boletina.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen