10. Kantu afarixa, argindar barik be, zutik jarri dau Sei Pistols & Trabuko Batek

1
1538

Ekitaldi kantarixak 10 urte ospatu dittu, Herriko plazan. Arrasate-Atxabaltako taldiak lortu dau plazaratutako lagunek sarritan kantatzia, argindarra fan dan minutuetan be.

Sei Pistols & Trabuko Bat taldiak edo kolektibuak 10 urte in dittu, baitta Sanjoanen atariko Kantu Afarixak be.

Holako urteurren borobila ospatzeko, aurten Herriko plazan ein da eta 250 lagun inguruk bertan afaldu, berba ein, abestu,… dauie lagun artien edota familia giruan.

Iñaki, Urki, Albistur, Jon, Igor, ‘Txurda’, Oier, Aitor eta Kepak euskal doinuak plazaratu dittuzte. Antza danez, sargorixaren ondorioz instalazio elektrikoan oker bat egon da, eta argindarra fan da.

Hala ta be, taldiak joten jarraittu dau Herriko plazako lagunen gozamenerako. Teknikarixek lortu daue minutu batzuen ostien argindarra bueltatzia. Zorionak Sei Pistols & Trabuko Bat!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen