Dagoeneko 30 inguru dira osasun-zerbitzuek tratatu behar izan dituzten parke publikoko erabiltzaileak.
Argazkia: MB artxiboa.
Bi eskuak hautsi zituen mutikoaren gurasoak urriaren 21ean ziurtatu egin zigun, bertako osasun-zerbitzuetako iturriak aipatuz, irailetik gutxienez “20 haur inguru direla istripuz ospitalean tratau dituztenak”.
Udalak ikastaro bat antolatu zuen urriaren 8rako, eta parkourreko lau elkartek haur ugariri azaldu zieten “segurtasunez parkea nola erabili”.
Alabaina, neurri hori ez da nahikoa izan bertan istripu gehiago eragozteko, eta Mondraberrik jakin ahal izan duenez, gaur arte “30 haur artatu behar izan ditu Ospitaleak”. Animo guztiei!
Albistea osatzen gabiltza