Txalaparta nagusitu da elkarteen eta Udalaren aurkako Doke txapelketetan

0
1826

SUDCek antolatuta, 2019tik jokatzen ez zen lehiaketa berreskuratu da gaur. Arrasateko 10 elkartek hartu dute parte, eta irabazleak (Txalapartak) ondoren Udalari ere irabazi dio. Sardinak, beraz, Udalaren kontu.

Pandemiaren ondorioz, 2019tik ez da jokatu txapelketa historiko hau, eta orduko edizioan Ziorla elkartea izan zen garaile.

Gaur ohitura berreskuratu ahal izan da, eta eguraldia lagun, 10 elkarte gastronomiko aritu dira nor baino nor gehiago Kondekuako zelaian:

  • Alkartu
  • San Isidro
  • Ziorla
  • Udalpe
  • Amaika-Gazte
  • Santa Marina
  • Leze-txiki
  • Irantsube
  • Txalaparta
  • Iturripe

Elkarte edo talde bakoitzetik bina jokalarik parte hartu dute, eta beraz guztira 20 jokalari izan dira. SUDCek adierazi du “25 elkartetik 10 etortzea kopuru eskasa dela, fundamentu gehiago behar da”.

Izan ere, “elkarte bakoitzeko bazkide guztietatik ziur gutxienez bi hemen joka dezaketela. Delegatuek hori betebehar bat bezala aplikatu behar lukete, adibidez juntako bi partaide joka dezakete”.

“Lehen elkarte pilo bat elkartzen ginen, 16 inguru, eta beraz 10 kopuru eskasa da”. Txalapartak irabazi du elkarteen arteko txapelketa, eta hauek izan dira lehen postuak:

  1. Txalaparta
  2. Ziorla
  3. San Isidro
  4. Amaika-Gazte

Lehiaketa honen ostean, Txalapartak (Jose Angel Barrutiabengoa eta Jose Maria Lizaranzu ‘Mozo’) Udalaren aurka jokatu du (Juanra Mendieta eta Victoriano Fuentes).

Lehia honetan ere Ferixalekuko soziedadeko ordezkariek irabazi dute, eta ondorioz Udalari egokitu zaio sardinak ordaintzea. Giro polita izan da ekitaldian zehar, zorionak Antolakuntzari eta sarituei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen