10 egunez jarraian, COVID-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

0
229

COVID-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin azken orduetan 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten Gipuzkoako adinekoen egoitza sarean, 10. egunez jarraian. Ezta ere ez da ez kasu positibo berririk: 367 adinekok gainditu dute gaitza, 167 zendu dira eta 28 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute.

Gaur goizean Mondraberrin Iturbideko egoitzako zuzendariak azaldu duenez sendatzeko falta zen azken egoiliarrak alta jaso du. Krisian 54 egoiliar sendatu dira eta 26 zendu dira koronabirusarekin. “8k antigorputzak garatu dituzte”. Aldundiak Jaurlaritzari eskatu dio bisitei datorren astean berrekitea.

Lurraldeko egoitzetan, birusaren kontrako borrokan azken egunetan eman diren aurrerapausoetan jarri du azpimarra Eider Mendoza foru bozeramaileak. Azaldu duenez, hau guztia “Gipuzkoan COVID-19 gaitzaren kontra borrokan ari diren pertsonek egin duten lanaren ondorio zuzena da: egoitzetako langileak, osasun zerbitzuetakoak, suhiltzaileen foru zerbitzua, hirugarren sektoreko eragileak…”. Bere ustetan, “taldean egiten ari garen ahalegina” da, azken egunetako emaitzekin saritua izan ari dena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen