Arrasateko Parrokiatik aditzera eman dute euskaristia igande honetan izango dela. Hortaz gain, ‘Jainkoarengan jartzen dut nire itxaropena’ topaketak abian daude, eta hurrengoa urtarrilaren 28an izango da.
Framea: Donostiako Elizbarrutia.
Eukaristia familiarra (haurrak, gurasoak, aitona-amonak) ospatuko da igande honetan, urtarrilak 26, goizeko 11:00etan.
Arrasateko Parrokiatik adierazi dute “gonbidatuta daudela, batez ere, katekesi familiarrean parte hartu, edo hartzen dutenak. Baita ere Eliza familia bezala sentitzen dutenak”.
Era berean, ‘Jainkoarengan jartzen dut nire itxaropena’ izeneko topaketak abian ditu.
Arrasateko Parrokiak ekimen hau kokatzen du “bizi dugun egungo eliza-egoeran, gure Elizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren ekimen pastoral eta misionistak markatuta”.
Baita “Jubileu unibertsalean” ere, “bere goiburua ‘Esperantzaren erromesak’ delarik”. Arrasateko biltzar hauek denera 10 izango dira, eta lehena urtarrilaren 14an egin zen.
Ekitaldiak Arrasateko abadetxean egingo dira, asteartetan arratsaldeko 19:00etan, Pako Etxebeste apaizak dinamizatuta. Hona hemen egitaraua:
- Urtarrilaren 14an ‘La esperanza no defrauda’
- Urtarrilaren 28an ‘Los amó hasta el extremo’
- Otsailaren 11n ‘No andeís agobiados’
- Otsailaren 25ean ‘El trigo y la cizaña’
- Martxoaren 11n ‘Tus pecados quedan perdonados’
- Martxoaren 25ean ‘¿Por qué tenéis miedo?’
- Apirilaren 8an ‘Distinguid los signos de los tiempos’
- Maiatzaren 6an ‘Padre, aparta de mí este cáliz’
- Maiatzaren 20an ‘¿No ardía nuestro corazón?’
- Ekainaren 3an ‘¡Alégrate María!’




