Argazkia: MB artxiboa.
Datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, Arrasate Atletiko Taldeko atletek Anoetako belodromoan lehiatuko den Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian parte hartuko dute. Guztira, 8 atletak bidaiatuko dute Donostiara, baina 10 arrasatearrek parte hartuko dute, Istar Dapena eta Eneko Carrascal Errealeko taldearekin arituko baitira.
• 60 metroko lasterketa: Ainara López, Ane del Fresno, Xubane Sagastagoia, Iker Menor, Ander Otero eta Gari Egia
• 300 metroko lasterketa: Araitz Aretxaga
• 1500 metroko lasterketa: Itxaso Plaza
• Pertika: Istar Dapena (Reala)
• Jauzi hirukoitza: Eneko Carrascal (Reala)