1.500 euroko isuna jarri dute Arrasaten, arauz kanpoko desplazamendu batengatik

0
3475

Alarma-egoera eta konfinamendu egoera honetan, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hainbat isun jarri dituzte azken egunetan.

Argazkia: Google Maps.

Alarma-egoeran konfinamendua ez betetzeagatik, eta arauz kanpoko joan-etorriak egiteagatik, estatuak 100 € eta 600.000 € arteko isunak ezarri ditu.

Areago, arau-hausterik larrienak kartzelarekin zigortuko lirateke, 3 hilabete eta urtebete arteko espetxealdia.

Arrasaten Ertzaintza eta Udaltzaingoa hasiak dira arau-hausteengatik isunak jartzen. Hala, kotxean bata bestearen ondoan joateagatik, 1.500 € inguruko isuna jarri da.

Poliziak azken egunetan kontrolak jartzen dabiltza, eta aipatutako 1.500 € inguruko isunaz gain, beste zenbateko batzutakoak ere jarri dituzte, informazio iturri ezberdinetatik jakin ahal izan dugunez.

Poliziek gogorarazten dute koronabirusak markatutako ‘zubi’ honetan ez dagoela baimenduta bigarren etxeetara joatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen