1.500 esku-hartze baino gehiago egin ditu Arrasateko Udaltzaingoak 2021eko lehen hiruhilekoan

0
728
LANA

Esku-hartze gehienak administratiboak izan dira, besteak beste zaratarekin, alarmekin, dokumentu zein objektu galerekin edota herritarren laguntza eskaerekin zer ikusia dutenak. 

Horrekin batera, Covid-19aren alorrean eginiko esku-hartzeak nagusitu dira; guztira 435 interbentzio izan dira. 

Mugikortasunaren alorrean, halaber, zirkulazio itxiera egingo da hilaren 30ean Gazteluondon eta datozen asteotan herriko seinalizazioa aldatuko da.  

Arrasateko Udaltzaingoaren lantaldeak, 2021eko lehen hiruhilekoan, guztira 1.500 interbentzio baino gehiago egin ditu, koronabirusarekin lotutako 435.

Covid-19tik kanpo egindako 1111 esku-hartzeetatik 55 salaketa jaso dira. Gehienak ondare ebazpenak edo ebazpen sozio-ekonomikoak izan dira (52): 8 ebasketa, kalteak (jabetza publiko edo pribatuan eginikoak: fatxadak, leihoak, kotxeetako ispiluak…) 19, iruzurrak 15 edota alkohola eta drogak kontsumituz gidatzea 4.  

Esku-hartzeei dagokionez, 388 arlo administratiboari loturikoak izan dira, hala nola, animaliei, zaratei, alarmei edota dokumentu zein objektu galerei dagozkienak. Beste 179 segurtasun arlokoak izan dira eta kasu honetan liskarrak, ebasketak, abisu faltsuak edota kalte materialak nagusitu dira. Edozein kasutan, iazko datuekin alderatuz, nabarmen hobetu da segurtasun alorra Arrasaten, %35.77tik %28,72ra jaitsi baita kriminalizazio tasa, hau da, 7.05 puntuko beherakada izan du. Ildo beretik, Gipuzkoak lurralde seguruena izaten jarraitzen du (40.07) eta EAE mailan, 2020an delituen tasak ere behera egin zuen, 55.03tik 45.05era jaitsiz. 

Trafikoan, halaber, guztira 146 esku-hartze egin ditu udaltzaingoak: batez ere trafiko laguntza (68) edota istripuekin loturikoak  (43) nabarmendu dira. Azken kasu honetan, istripu horietatik 2 biktimadunak izan dira. Gidarien artean ez da hildakorik izan eta gehienak zauritu arinak edo zaurigabeak izan dira. Oinezkoen harrapaketen kasuan, guztira 2 izan dira, bata zauritu arina eta bestea, aldiz, larria. 

Horiez gain, bestelako esku-hartzeak ere egin ditu, hala nola epaitegiko eginbeharrak, herritarraren laguntzari dagozkionak, hala nola piboteen kudeaketa, informazio ematea eta kexak, edota Ertzaintzarekin elkarlanean egindakoak, azken horiek (29). 

Pandemia

Urtarriletik martxora bitartean, halaber, Udaltzaingoak 435 ekintza egin ditu Covid-19 pandemiaren esparruan. Gehienak alor honetan egindako lanak izan dira (272), besteak beste mugikortasun eta edukiera kontrolak edota osasun publikoarekin lankidetza ekintzak. Herritarren Segurtasunari buruzko Legea ez betetzeagatik 178 zehapen-proposamen aurkeztu dira (maskararik ez eramatea, etxeratze-agindua ez betetzea, etab.). 

Horrekin batera, kexa-izapideei buruzko esku-hartzeak ere nagusitu dira (61) eta herritarren zalantzak argitzeko lanak ere egin dira, gehienak Ertzaintzaren espezialisten telefonora bideratuz. 

Aipatzekoa izan da Udaltzainek bi pertsona atxilotu zituztela otsailaren 4ko goizaldean osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Esku-hartze horretan ustez estupefazientea den landare-substantzia baten 1770 gramo konfiskatu zituzten. Gainera, bi udaltzain ondorio desberdineko lesioak izan zituzten jarduera horren ondorioz, eta Deba goieneko Ospitalean artatu egin behar izan zituzten. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen