1.400 pertsona inguruk ikus-entzun dute ‘Irati’ filma Amaian

0
686

Kontuan hartzekoa da Amaiako aforoa zine-emanaldietan 625 pertsonakoa dela. Izan ere, saio hauetarako ez dira adibidez lehenengo lerroetako sarrerak saltzen.

‘Irati’ filmaren hiru proiekzio izan dira Udalak antolaturik. Ostiralean aforoa ia goraino bete zen, igandean sarrera guztiak agortu ziren, ingelesezko ‘sold out’ delakoa, eta astelehenean ere ia aforo guztia bete zen. Zorionak, beraz, Paul Urkijo Alijo zuzendari eta lantalde osoari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen