1.200 test egin dira eskualdean, 80 alta eta 13 heriotza izan dira ospitalean orain arte

0
1293

“ESI Debagoieneko profesional guztiak beharrezkoak izaten ari dira pandemiari aurre egiteko”, adierazi du Zuzendaritzak. Ildo horretan esan du “profesional guztiek une oro” norberaren babeserako elementu “egokiak eta homologatuak” izan dituztela.

Debagoieneko ESIk jakitera eman du koronabirusaren krisia hasi zenetik, eskualdean 1.200 test egin direla.

Era berean, azaldu du Arrasateko Ospitalean 80 alta eman ahal izan direla, baina 13 pertsona zendu direla bertan.

Baloratu du “ESI Debagoieneko profesional guztiak beharrezkoak izaten ari dira pandemiari aurre egiteko. Lehen mailako Osasuneko profesionalak, osasun-zentro guztietan, funtsezkoak izaten ari direla gaixotasuna geldiarazteko”.

Horrela, Larrialdi Zerbitzuek “zirkuitu bereiztuekin lanean” dihardute, Barne-Medikuntzan “oinarritzen da ospitalizatutako pazienteen arreta”, eta Etxez Etxeko Zerbitzua “ezinbestekoa” izaten ari da.

Farmazia eta Laborategi Zerbitzuek “euren jarduera handitu behar izan dute osasun larrialdian”. Halaber, “sostengu zerbitzuak, garbitasuna, mantentzea, zirkuitu berriak eta protokolo berriak antolatu behar izan dituzte”.

Zuzendaritzak dioenez, Debagoieneko ESIko profesionalek “une oro” norberaren babeserako elementu “egokiak eta homologatuak” izan dituztela.

“Horregatik ez dira beharrezkoak izan homologatu gabeko maskara edota urpekaritza-betaurrekoak bezalakoak erabiltzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen