Plataformak bihar (ostirala) eta etzi mahaiak jarriko ditu atxikimendu gehiago jasotzeko, TAO honen “moratoria eta erreferenduma eskatzeko”. Astelehenerako herritarrak deitzen ditu sinadura guztiak Udalari BAZen aurkezteko hitzordura.
Eragin Arrasatek jakitera eman du 1.000 sinadura baino gehiago jaso dituela orain arte, eta horren harira:
“Plataformatik eskerrak eman nahi dizkizuegu denei sinadura bilketan elkarrekin aritzeagatik”. Aurrera begira, datozen egunetarako hitzordu gehiago iragarri dituzte:
- Ostiralean, azaroak 19, goizeko 11:00etan Azoka plazan eta arratsaldeko 17:00etan Portaloian.
- Larunbatean, Eroskin (“baimenen esperoan, laster informatuko dugu”)
Halaber, Eragin Arrasatek iragarri du datorren astelehenean sinadura guztiak Udalari BAZen aurkeztuko dizkiola.
Sinaduren aurkezpen horren harira, “dei egiten dugu jendea Placi Garciarekin, ekimenaren sustatzailearekin, egon dadin BAZen sarreran, astelehenean arratsaldeko 18:00etan”.
Ekimen honekin “erakutsi nahi dugu sinadura bilketa honen ordezkariok bizilagun ugari garela. Mila esker zuen inplikazioagatik”.