1.000tik gora emakume, prekarizatu, pentsiodunek,… bat egin dute eguerdiko manifestazioan

0
2967
manifestari

Greba orokorraren eguerdiko manifestazioa sistema kapitalista gainditzearen alde azaldu da.

Manifestazioa hasi aurretik, Arrasateko Greba Batzordearen izenean, Xabier Llodiok eskertu egin du grebaren alde lan egin dutenei: “Izugarrizko lana egin duzue”.

Hortaz gain, gogoan izan dituzte greba eskubidea errespetatu ez zaien langile guztiak, tartean zaintzako langileak.

Antolatzaileek publikoki salatu dute Arrasateko Udalak ez duela baimendu gaur azoka plazan otordu herrikoi bat egitea.

Manifestazioak adin, sexu, jatorri,… ezberdinetako herritarrak batu ditu, eta bertan izan dira besteak beste, emakumeak, prekarizatuak, pentsiodunak, migratzaileak,…

Mondraberrik jakin ahal izan duenez, 1.063 manifestari igaro dira Arbolapetatik, publikoki sistema kapitalista gainditzearen alde azaldu dira.

Ibilbidean zehar salatu dira, besteak beste, etxe gabeko bi pertsona hil direla Euskal Herrian aurten, nazio mailan ere 9 langile hil direla,…

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen