1.000 Eusko Label hegaluze-pintxo egin eta dastatu dira Goikobalurekin

0
965

Getarian lehorreratutako denboraldiko lehen hegaluzeak prestatu dira Herriko plazan. Goikobaluk eta Eusko Labelek egindako pintxoak herritar ugari erakarri dituzte.

Abesbatzak, Eusko Labelek eta Udalak antolatuta, dastatze-ekitaldia egin da gaur eguerdian Herriko plazan.

“Hegaluzearen denboraldia aurten aurreratu egin da, eta Getarian lehorreratutako lehenbiziko lehenbiziko hegaluzeak dira hauek”, azaldu digu Eusko Labeleko Jose Ignazio Atorrasagastik.

‘Pana’k azaldu digunez Eusko Labela duten hegaluzeak banan-banan arrantzatu dira, sare pelagiko barik. Horren seinale da hegaluzeak buztanean Eusko Labelen etiketa izatea.

Eusko Labeleko langileek hegaluzea prestatu dute plazan bertan: “250 kilo hegaluze eta 1.000 pintxo denera”.

Bien bitartean, Goikobaluren lagunak pintxoaren beste osagaiez, edariez eta herritarrei arreta egiteaz arduratu dira. Herritar ugarik aukera gozoa baliatu dute eta giro polita izan da Herriko plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen