0352 zenbakiak irabazi du Harreman tonbolan zozketatutako Ibai-Arteko 300 euroko bonua

0
397

Harremanek ezagutzera eman du Elkartasun egunean jarritako tonbolaren sari nagusiaren zenbaki irabazlea. Joan den larunbatean Harremanen tombolan Ibai-Artek emandako 300 euroko bono bat zozketatu zen, Ibai-Arteko dendetan erosteko.

Zenbaki irabazlea 0352 da. Lehenengo zenbakiaren jabea agertzen ez bada, saria 1444 zenbakiarentzat izango da. Hau ere agertzen ez bada, irabazlea 0571 zenbakia izango da. Jabea dagoeneko agertu da. Tonbolan lortutako dirua Mumbaiko (India) Ankur harrera-etxerako izango da.

Zenbaki irabazlearen jabera Harremanekin harremanetan jarri beharko da posta elektroniko honen bidez: info@harreman.net .

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen