‘0 Elirale’ ikuskizuna izan da gaur arratsaldean Amaia Antzokian

0
426

Dantza emanaldia izan da Amaia antzokian asteburuan. Bertan, Oihan Indartek dantzatutako emanaldia eskaini du familia osoarendako.

Elirale konpainia 2001ean sortu zuen Euskal Herriko Donibane Lohizune herrian (64) Pantxika Telleria koreografoak. Bere antzerki gestuala garatzea eta bere esperientzia koreografikoa partekatzea izan dira koreografoa konpainia-proiektu honi bizia ematera eraman duten helburuak. 18 urte geroago ere oraindik eguneroko pizgarri suertatzen zaizkigu helburu horiek. Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna.


Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimeduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko. Nola txunditzen gaitu haurtzaroak? Bat-batean ageri zaigu hori guztia eta ikusle gisa izango gara horren guztiaren jakitun lan koreografiko aldi berean abstraktu eta izugarri poetikoaren aurrean. Edo nola zeharkatu itsas amildegiak ortzi izartsura iritsi arte. Edo nola adierazi gizakiaren eta gizakia inguratzen duen naturaren arteko loturari dagokionez etendako une baten denbora… 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen