Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Testua: Besarkadak ekimena / 2017ko azaroak 22, asteartea
 

Ostegun honetan, azaroak 23, Besarkadak, Emaus Gizarte Fundazioaren ekimenak, GFA ko Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren babespean, ekintza paregabea antolatuko dugu Arrasaten. Oraingo honetan Aniztasuna Ehuntzen Topagunearen proposamena luzatzen dugu, non Emaus Gizarte Fundazioaren EkoCenterrean eramango den aurrera. Azaro azken bi ostegunetan eramango da aurrera, 17:00 etatik 19:00 ak bitartera.  Aniztasunari lotuta, ehun ezberdinak, teknika ezberdinak ikasiz eta partekatuz kustomizatuko ditugu.

 

Lehengo urtean aurrera eraman genuen Aniztasuna definitzearen prozesuari jarraikiz, lekukotzat utzi genuen Anitz murala eta bertan ageri diren pertsonaiak, ehungintzara lekualdatu ditugu. Ehungintzak kultura eta ohitura ezberdinetara gerturatzen gaitu, ikaspen eta ezagutza partekatze batera gerturatzera egiten gaitu. Jantzi ezberdinei bizi berri bat eman asmoz, guztien gaitasunak partekatuz, giro alai bat sortzeko helburua dugu, ezagutzak, bizipenak eta gaitasunak partekatuz, pertsonen artean sare ezberdinak sortzeko giro bikain bat eskainiz.  

 

 (id: 4078096)

 

 

AZKENAK

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE