Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iker Elizegirekin bikoa eginda, Promesen kategorian

Ander Muruak Bankoa-Diario Vasco Txapelketako finala jokatuko du

Aurrelari arrasatearrak eta Elizegik finalerdia irabazi zuten zapatuan Atano III pilotalekuan, Unai Alberdi eta Ibarzolari 22 eta 6 nagusituta.

580.Ander.Murua.FUNDACION-KANTXA-PELOTAZALE (id: 221656)


Argazkia: Fundación Kantxa Pelotazale / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko abenduak 4, asteartea


Bankoa Crèdit Agricole - Diario Vasco Txapelketaren 27. edizioa jokatzen ari da, baita kategoria ezberdinetan jokatu ere.

 

Promesen kategorian Ander Murua aurrelari arrasatearra lehiatzen dabil, Asteasuko Iker Elizegi atzelariarekin bikotea eginda. 

 

Orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituzte: urriaren 14an 22 eta 17 irabazi zioten Ariztegi-Malaxetxeberria bikoari Bergarako pilotalekuan.


Gauza bera egin zuten Gutierrez-Oliden bikotearen aurka azaroaren 3an Tolosan, 6 eta 22 nagusituz.


6 tantotan ere utzi zituzten Alberdi-Ibarzola aurreko zapatuan, Donostiako Atano III pilotalekuan jokatutako finalerdian.


Izan ere, Iker Elizegi atzelaria sasoiko dago, eta atzeko koadroetan Ibarzola menderatu zuen. Hori baliatuta, Ander Muruak gantxoa sarritan erabili zuen, eta tanto ugari lortu zituen.

 

Horrenbestez txapelketako finalera sailkatu dira, eta asteburu honetan jakingo dute zein bikote izango duten aurkari.

 

Txapelketako finalak abenduaren 22an jokatuko dira Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan, goizeko 11:00etatik hasita. Aupa Ander eta Iker!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE