Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Al-Andaluseko lehendakari aritua

Rafa Gómezek Montillako (Kordoba) pregoia irakurri du

Arrasatear hau Montillan jaio zen baina 14 urte zituela, lan-arrazoiengatik, Arrasatera etorri zen eta bertan bizi da. Besteak beste, Al-Andalus elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Herenegun gauean pregoia irakurtzeko ohorea izan zuen.

 

595.Rafa.Gomez.Pregoia2.MONTILLA-NOTICIAS (id: 967229)


Portadako argazkia eta lehenengo biak: Diario Cordoba  / Azken argazkia: Montilla Noticias / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 11, osteguna

 

Herenegun gauean Andaluziako herri honetako Feriari hasiera eman zioten, San Francisco Solanoren ohorezko jaiak.

 

Pregoia irakurtzeko ohorea Rafael Gómez Priego 'Soto'k izan zuen. 1951ko urriaren 30ean jaio zen Kordobako herrian, 14 urterekin Arrasatera etorri zen. 

 

Bere haurtzaroko uneak gogotu zituen pregoian, eta azaldu zuen 14 urterekin Arrasatera etorri zela senide batzuk bisitatzera. Bisita horren ondorioz hemen lan egiten geratu zen.

 

392.Rafa.Gomez.Pregoia.DIARIO-CORDOBA (id: 1058731) 

 

Arrasatera iritsi eta bi egunera lanean hasi zen makinak eta erremintak ekoizteko enpresa batean. Bertan 51 urte baino gehiago egin ditu.  


Ziorlako Al-Andalus elkarteko sortzaileetako bat izan zen, egoitza 1990. urtean zabaldu zutelarik. Bertako lehendakari bezala ere jardun du.

 

Arrasaten zinegotzi aritu zen PSOE-PSErekin 1983tik 1987ra, Casa del Pueblo-ko lehendakaria izan zen, eta UGTren Gipuzkoako idazkari nagusi bezala jardun zuen.

 

595.Rafa.Gomez.Pregoia.MONTILLA-NOTICIAS (id: 1197480)

 

Herenegungo pregoiaren amaieran, Al-Andalusek antolatzen eta ospatzen dituen ekitaldiak azaldu zituen, tartean Errozioaren Erromeria edota Aste Kulturala.

 

Bide batez, bere jaioterriko herrikideak Arrasate ezagutzera gonbidatu zituen, baita Al-Andalusen egoitza bizitatzera ere. Bertan Montilla-Moriles jatorri deiturako ardoak izango dituzte.

 

Rafak adierazi zuen ohore bat zela pregoia irakurtzea, eta esker oneko hitzak izan zituen, zorionak Rafa!  

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE