Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
4,35 metroko jauzia egin du
Maialen Axpek lan txukuna egin du Europako txapelketan
Pertika jauzilaria Berlingo atletismo txapelketako finalaren atarian gelditu da, 4,45 metroko langa gainditu ezinda.

 (id: 274340)

Testua: mondraberri.eus / Argazkia: Matthias Hangst / 2018ko abuztuak 8, asteazkena

 

Abuztuaren 7a agendan gorriz markatuta zeukan Maialen Axpe Bedoñako pertika jauzilariak. Berlingo Europako Txapelketa Absolutuan sailkatzea lortu zuen Getafen duela hiru aste, 4,45 metroko gutxieneko langa gainditu ostean. Marka honekin Naroa Agirrek estatu mailan ezarritako errekorra (4,42 metro) hobetzea lortu zuen.

 

Amets bat egi bihurtzera abiatu zen Maialen Axpe Alemaniako hiriburura, Europako atleta onenen artean lehiatzera alegia. Helburu nagusi bezala 4,45 metroko jauzia errepikatzea jarri zion bere buruari.

 

Bedoñarrak bi jauzi behar izan ditu 4,20 metroak gainditzeko, eta 4,35 metroko langa gainditzera ere heldu da. Hirutan saiatu da finalerako txartela lortzea ahalbidetuko zion 4,45 metroko marka berdintzen, baina oraingoa ezin izan du. 

 

Hala eta guztiz ere, Atletico San Sebastian taldeko kirolariak jauzi kualitatibo handia eman du bere palmaresean, Europako Txapelketa Absolutuan irudi txukuna erakutsi eta gero. Bejondeiola!!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE